San Joanetako haurren aurreskuan izena emateko epea zabalik da

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 8a, 03:00

San Joanetako haurren aurreskurako entsaioak maiatzaren 16an hasiko dira. Izena emateko epea zabalik dela jakinarazi dute antolatzaileek, Biteri kultur etxean. Haurrek gutxienez 5 urte bete behar dituzte aurten eta horien izena ematearekin batera bikotearen izena adierazi behar da. Gehienez 50 bikote onartuko dira. Entsaioak Urumea ikastolan (Gay Mur) izango dira, astearte, asteazken eta ostegunetan, arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!