Infantil eta alebinak Gipuzkoako ligako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 8a, 03:00

HERNANI Errugbi Elkarteko alebin eta infantil mailako taldeak Gipuzkoako txapeldun geratu ziren atzo, ligako azken jardunaldian. Infantilek bi partidu jokatu zituzten: Eibarri 20-5 irabazi zioten eta Zarautzi, aldiz, 10-0. Gauzak horrela, hernaniarrek partidu guztiak irabazita bukatu dute liga.

Alebinak ere txapeldun
Alebin taldeak Zarautzen kontra jokatu behar zuen atzokoan, baina zarauztarrak ez ziren azaldu. Modu horretan, errugbilari gaztetxoak Gipuzkoako ligako txapeldun geratu dira baita ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!