Hernani Institutuaren eskutik, neumatikako ikastaroa hasiko dute hurrengo astelehenetik aurrera. Hau izango da Institutuak ikasturte honetan antolatzen duen azkeneko ikastaroa eta bertan automatizazio neumatikoa, neumatika prozesuen diseinua edo erregulazio eta kontrolerako elementuak ikasiko dituzte ikasleek. Ikastaroa ekainaren 6an bukatuko da eta guztira 40 orduko iraupena izango du.