HERNANIKO trainerila ondo ibili zen larunbatean, Donibane Lohitzunen jokatutako Gipuzkoako Trainerila Ligan. Hernaniarrek 19garren amaitu zuten 29 trainerilatik eta sona haundiko talde asko atzean utzi zituzten. Orio A izan zen Donibaneko estropadaren irabazlea, lau luzeak 14 minututan eginda; Hernani 53 segundo atzerago sartu zen.
Hernaniarrek 14garren postura iristea lortu zuten, baina 3garren ziabogatik aurrera estropada luze egin zitzaien eta 19garren amaitu zuten azkenean. Hala ere, gustora zeuden lortutako emaitzarekin eta aurreko asteko arantza kendu ahal izan zuten larunbatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!