Txirrindulari hernaniarrak laugarren postua egin du. Ostiraleko etaparen ondoren, bigarren jarri zen sailkapen nagusian.
ORBEA taldeko Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarrak egundoko Itzulia egin du Extremaduran. Laugarren geratu da sailkapen nagusian, bere aurreko txirrindulariak segundo bakar batera geratu direla.
Atzo bukatu zen sei etapako Itzulia eta Otxotorenak etapa guztietan oso aurrean helmugaratzea lortu du.
Ostiraleko etapan
hirugarren
Orbearen helburua zen aurreko postuetan izatea eta horretarako puntako zazpi txirrindulari eraman ditu Extremadurara, horien artean Xabat Otxotorena.
Hernaniarra lehenengo etapatik nabarmendu da: zazpigarren egin zuen lehenengo etapan eta Caceresen bosgarren amaitu zuen. Hirugarren etapan, ostiralean, profesional mailan orain arte lortutako emaitzarik onena eskuratu zuen, hirugarren postua, eta beraz, etapako podiuma. Horretaz gain, sailkapen nagusian bigarren postuan jarri zen.
Hala ere, Otxotorenak ezin izan du Itzulia erabat borobildu, laugarren etapan eta bosgarrengoan (erlojuz kontrakoa) segundo batzuk galduta.
Laugarren postua
sailkapen nagusian
Atzo bukatu zen Extremadurako itzulia eta Orbeakoak bosgarren sartzea lortu zuen. Erregulartasun haundia erakutsi du Otxotorenak eta horrek saritu egin du azkenerako, sailkapen nagusian merezitako laugarren postua lortuz. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!