GAZTE Asanbladak gaztetxeen inguruko hitzaldia antolatu du maiatzaren 11n, osteguna, Gaztetxeak eta autogestioa izenburuarekin. Hitzaldian Iruñako, Egiako eta Andoaingo gaztetxeetatik etorritako kideek hitz egingo dute eta beraien esperientzia kontatuko dute.
Eguraldi onarekin ´Paradoreko txabolan` egingo dute hitzaldia eta euria egin ezkero Biterin, arratsaldeko 20:00etan.
Hain zuzen, duela bi aste pasatu zen Gaztetxe Martxa Hernanitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!