XI. Dantzari Festak Hernaniko auzo guztietara eraman zituen bazter guztietako dantzariak
EGUN haundia izan zuen atzokoa XI. Dantzari Festak; bazter guztietatik etorritako dantza taldeek Hernaniko kale eta auzoak alaitu zituzten goiz osoan. Ikurrin dantza, ezpata dantza eta jauzi artean ibili ziren eta eguerdiko 13:30ak inguruan preso eta errefuxiatuei omenaldi xumea egin zieten. Ondoren, merezitako bazkaria izan zuten dantzari, musikari eta antolatzaile guztiek.
Dantzari Festak aste osoan jarraituko du
Atzoko ekitaldi nagusiaren ondoren, aste osoan jarraipena izango du Dantzari Festak. Gaur arratsaldean Axen Egaña hizlariak baserritarren jantzien ingurukoak azalduko dizkie ikastetxeetako ikasleei. Ondoren, 17:00etan, euskal jantzien erakusketa zabalduko da Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!