MENDIRIZ-Mendi Elkarteak antolatuta, aurten ere mendi material azoka izango da. Bihar hasiko da azoka berezi hau eta ostirala arte egongo da materiala jende aurrean salgai.
Azoka Mendiriz-Mendik Iturregi plazan duen lokalean egingo da, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Eskiak, botak, mendi mapak eta abar aurkituko ditu elkarte honen egoitzara hurbiltzen denak. Bestalde, saltzen ez den materiala biltzeko azken eguna ekainaren 9a izango dela jakinarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!