Ostiralean Hernani eta Lesaka neurtuko dira Tripontzi tabernan, GR-8 txapelketaren barruan. Joaneko saioan Lesakakoek irabazi zuten eta ostiralean Hernanik mendeku hartu nahiko du. Hernanitik Arnaitz Lasarte, Aritz Zerain eta Aitor Mendiluzek kantatuko dute Lesakatik etortzen den hirukoaren aurka. Saioa gaueko 23:00ak inguruan hasiko da eta afaria izango da aldez aurretik, 21:00etan. Afarira joan nahi duenak osteguna aurretik eman behar du izena ondoko telefonoan:
656 70 38 14.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!