Imanol Larretxea Goñi hil zen atzo, 73 urte zituela. Larretxeak herriko hainbat talde eta ekintzetan parte hartu izan du. Besteak beste, Tolarea Sagardo Kofradiako Lehendakari izan da eta Axeri Dantzan aritu izan da parte hartzen eta antolakuntzan. Txantxangorri elkarteko lehendakaria ere izana da eta zuzendaritzako kide zen momentu honetan. Hileta elizkizunak gaur izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Joan Bataiatzailea Parrokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!