I. Reggae Astea: Maitasuna, errespetua eta askatasuna

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 7a, 03:00

Maiatzaren 7tik 14ra Lehenengo Reggae Astea antolatu dute Hernanin, Bob Marley-en heriotzaren 25garren urteurrena gogoratzeko.

25 urte dira Bob Marley Jamaikako kantari ezaguna hil zela, Reggae-a Jamaika irla txikitik mundu osora zabaldu zuena. 1945ean jaio zen Robert Nesta Marley Jamaikan. Rastafari erlijioaren jarraitzailea zen eta musika munduan gazte gazterik hasi zen. Bere lagunekin batera The Wailers taldea sortu zuen (iaz Hernanin izan zen talde hau, Sagarrondotik jaialdian). Bob Marley 1981ko maiatzaren 11an hil zen Miamin, minbiziak jota. Reggae Astea Hernanin 25garren urteurren hori gogoratzeko Reggae Astea antolatu dute Hernanin. Aste osoan, Jamaikari buruzko irratsaio bereziak egingo dituzte Molotoff irratian. Ostiralean zinema izango da Tilosetako frontoian eta igandean, Jamaika uharteko musikari buruzko sound systema antolatu dute Tilosetan.

Reggae Astea
Maiatzak 9 eta 10:
Molotoff irratian saio bereziak 20:00etatik 23:00etara. Jamaikar musikan adituei elkarrizketak eta Jamaika irlari buruzko erreportaia.
Maiatzak 12: Zinema Tilosetako frontoian. (euria egin ezkero Atsegindegin). Rockers filma jarriko dute.
Maiatzak 14: Jamaikako musikari buruzko sound system berezia Tilosetako kioskoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!