SENIOR mailako errugbi taldeak irabazi egin zion atzo Iruni 32-5 eta Euskadiko kopako finalerako txartela lortu du.
SENIOR mailako errugbi taldeak irabazi egin zion atzo Iruni 32-5 eta Euskadiko kopako finalerako txartela lortu du. Partidua ez zen ona izan, baina bigarren zatian hernaniarrek erreakzionatu eta gaina hartu zioten Iruni. Finala Eibarren izango da Getxoren kontra, hurrengo igandean, eguerdiko 12:30etan.
Bestalde, gaur infantil eta alebin mailako taldeek Gipuzkoako Ligako azkeneko partiduak dituzte, Aieten, 10:30etan hasita. Irabazi ezkero, Gipuzkoako Ligako txapeldun geratuko lirateke biak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!