Futbolaren legeak irrifar Hernaniri

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 7a, 03:00

FUTBOLEAN zorteak ere balio izaten du eta atzo, hernaniko talde nagusiak baieztatu ahal izan zuen hori. Jon Erkiziak area kanpotik sartutako gol eder batek aurreratu zituen hernaniarrak eta atsedenaldira nahiko lasai irtsi ziren. Bigarren zatian ordea, garaipenaren bila jo zuten etxekoek eta hernaniarrek ez zuten atzean sartu beste aukerarik izan. Touringek, korner bidez, berdintzea lortu zuen, baina txuri berdeak estu eta larri zeudenean, Joseba Portillok 50 bat metrotatik egindako jaurtiketak sare barruan amaitu zuen. Gehiegi merezi gabe, baina hiru puntuak Hernanira ekarri zituzten eta liga ahalik eta posturik txukunenean bukatu nahi dute orain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!