Hernaniko Udal Euskaltegiak osasun arloko profesionalentzako e-learnig ikastaroa antolatu du eta astelehenean hasiko dituzte klaseak, bertan izena eman duten 12 ikaslerekin.
Euskaraz trebatzea
Udal Euskaltegiak beste herrietako hainbat euskaltegiekin batera hitzartu du ikastaroa eta helburua da 2garren hizkuntza eskakizuna gaindituta duten pediatria eta medikuntza orokorreko profesionalak euskaraz trebatzea. 30 ordu izango ditu ikastaroak, 20 ordenadorez eta beste 10 aurrez aurre.