XI. Dantzari Festa hasi da eta asteburu borobila antolatu dute. Atzo dantzari txikiek kaleak bete zituzten, dantza emanaldi eta kalejirekin. Gaur, Euskal Herriko zazpi probintzietatik etorritako hamar dantza taldek emanaldiak eskainiko dituzte auzo eta kaleetan, 11:00etatik aurrera (Osiñagako auzo elkarteak auzotarrak gonbidatu ditu dantza emanaldia ikustera, Borda Berriko atarian). 13:30etan preso eta errefuxiatuei omenaldia egingo diete Gudarien plazan eta ondoren, bazkaria izango da Tilosetan (euria egin ezkero Urumea ikastolan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!