DONIBANE Lohitzunen jokatuko du Hernaniko trainerilak Gipuzkoako ligako hirugarren estropada, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hernaniarrek aurreko asteko emaitzak hobetu nahi dituzte eta estropada on bat egiteko asmoz dijoaz Lapurdiko herrira. Bertan 27 trainerilak hartuko dute parte eta Orio, Hondarribia eta Zarautz dira faborito.