Euskadiko kopa Landaren eta Gipuzkoako txapelketa Aieten

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 6a, 03:00

Errugbiko senior taldeak Euskadiko Kopako final-erdia jokatuko du gaur Irunen kontra Landaren, arratsaldeko 17:00etan. Hernanik 5-34 irabazi zion joaneko partiduan Iruni. Bestalde, alebin eta infantil mailan Gipuzkoako ligako azken partidua dute bihar Aieten, 10:30etan. Irabazi ezkero, Gipuzkoako txapeldun geratuko lirateke hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!