Urtero bezala, aurten ere Saharako haurrak etorriko dira Hernanira uztaila eta abuztua pasatzera. Hernaniko Kooperazio arlotik adierazi dute familiak behar dituztela haur horiek etxean hartzeko. Interesa izanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Arduradunak dira: Irantzu Jauregi (943 337017 zenbakia eta irantzu-j@hernani.net. helbidea) eta Lucila Garcia (943 337043 zenbakia eta lucila-g@hernani.net helbidea). Epea maiatzaren 20an amaituko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!