Hernanik eta Donostiak jokatuko dituzte gaur bueltako partiduak Altzan, goizeko 11:00etan. Ez daukate erronka erraza hernaniarrek, etxean 3 partiduak galdu baitzituzten, baina, gaur zorte hobea izango dutelakoan joango dira Donostiara. Rufino Rekalde pelota taldeko delegatuak Kronikari esan dionez ez dute kanporaketa galdutzat eman eta beren aukerak badituzte oraindik aurrera egiteko: ´hiru partiduak jokatu egin behar dira eta guk Hernanin zorte txarra izan genuen moduan gaur donostiarrek izan lezakete`. Izan ere Beñat Aizpirtartek jubeniletan eta Aitor Gorrotxategik nagusietan eskutatik gaizki bukatu zuten joan den larunbatean eta horrek asko baldintzatu zuen kanporaketa. Berez, oso parekatuta daude bi taldeak hiru kategoriatan eta partiduek borrokatuak behar dute, ezeren okerrik ez dela.
Bi aldaketa
Gaur, bi aldaketa izango dira Hernaniko taldean joan den larunbateko taldetik. Batetik Ioritz Arrietak jokatuko du kadeteetan Julen Garmendiaren ordez, eta bestetik Ibon Zabalak jokatuko du jubeniletan Beñat Aizpitarteren ordez. Beraz, hiru bikote hauek aterako dira gaur Hernaniren izenean:
- Kadeteetan:
Ioritz Arrieta-Aritz Salaberria.
- Jubeniletan:
Paul Ojuel-Ibon Zabala.
- Afizionatuak:
Garikoitz Erroizenea-Aitor Gorrotxategi.