Tamayo eta Chillida-Lekuk gazteentzako VIgarren pintura lehiaketa antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 6a, 03:00

Lehiaketa maiatzaren 27an egingo da Chillida-Lekun eta 500 lagun espero dituzte bertan.

SEIGARREN aldiz Tamayo paper dendak eta Chillida-Leku museoak pintura lehiaketa antolatu dute artista gazteentzako. Lehiaketa hilaren 27an izango da, Zabalaga inguruetan, eta bertan parte hartzeko Tamayo paper dendan eman behar da izena (Donostia, Ordizia edo Arrasate). Antolatzaileek espero dute 500 lagun inguru biltzea egun horretan Chillida-Leku museoan. Lehiaketaren oinarriak jakiteko www.tamayo.es orrian begiratu daiteke.

Muralak naturaren inguruan
Tamayok lehiaketako sariak emango ditu haur, kadete, gazte eta heldu mailatan. Saridun guztiek, diruaz gain, Van Gogh-en kutxatila bat jasoko dute oroigarri gisara. Horretaz gain, Chillida-Leku museoak sari berezi bat emango du. Natura eta artea izango da sari honen gaia eta museoak graffitiak edo muralak egiteko panelak jarriko ditu Zabalaga inguruan. 12 pertsona sarituko ditu Chillida-Lekuk, kultur bidaia bat eta oroigarriarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!