Goizuetako Txino auzoko fiestak antolatu ditu Gazte Asanbladak. Egitarau zabala dago gaur eta biharko. Gaur gaueko 23:00etan, mus txapelketa izango da Zubi Ondo ostatuan. Bihar goizeko 11:00etan, umeentzako jokoak; 12:00etan berriz, txupinazoa, erraldoi eta buruhaundiek lagunduta. Eguerdiko 12:30etan, herri kirol desafio eta jaialdi polita antolatu dute. 14:30etan, bazkari herrikoia eta bazkalostean erromeria antolatu dute Ene Bada! taldearekin. 18:30etan, Iparraldeko dantzariak eta 20:00etan, Xabier Silveira, Fredi Paia eta Ministrok Zaharrak berri show emanaldia eskainiko dute. Bukatzeko DJ Bela disko jartzen ariko da gaueko 24:00etatik aurrera txosnan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!