DATORREN asteartean Xabier Lareki hernaniar presoari extradizio epaiketa egingo diote. Hori dela eta manifestazioak antolatu dituzte bihar eta etzi, arratsaldeko 20:00etan Gudarien plazatik hasita. Antolatzaileek herritarrei eskatu diete manifestazioan parte hartzeko eta epaiketa hori salatzeko.
Lareki joan den martxoaren 4an atxilotu zuen frantziar poliziak Donibane Lohitzunen. Haren kontrako extradizio epaiketa atzeratu egin zuten, frantziar estatuak hernaniarraren inguruko txostena eskatu zuelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!