Erraustegiaren kontrako manifestazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 13a, 03:00

Erraustegiaren kontrako manifestazioa izango da gaur, erraustegiaren kontrako plataformak eta EHNEk deituta, eta talde, sindikatu eta alderdi hauek babestuta: Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, Haritzalde, Aralar, Ezker Batua, Batasuna, Zutik, ELA, LAB, CCOO, ESK eta EILAS. Zaborra tratatzeko beste alternatiba bat eskatu nahi dute, herritarrek erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu eta baita informazioa jasotzeko eskubidea ere. Gaur arratsaldeko 18:00etan aterako da, Donostiako Boulebarretik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!