Saio polita Lesakan, baina ezin irabazi GR-8ko hirugarren saioan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 5a, 03:00

Hernaniko taldeak ezin izan zuen GR8 bertso txapelketako hirugarren saioan irabazi, Lesakaren kontra. Bertan, Iñaki Zelaia, Agin Rezola eta Oier Iurramendik parte hartu zuten Hernaniko bertso eskolatik. Plazetan hasi berria den Iurramendi bertsolari gazteak saio ona egin zuen eta hernaniarrak gustora etorri ziren egindako lanarekin. Itzuliko saioa maiatzaren 12an izango da, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!