Dantzari Festaren hasiera bihar izango da. Goizean, 12:00etan, kalejira antolatu dute Musika Eskolako taldeekin eta ondoren erromeria, Plaza Berrian. 17:30etatik aurrera berriz, dantzari txikien emanaldia izango da kalean (euriarekin Atsegindegin). Igandean dantza taldeen
txanda izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!