Udaletxeko pleno aretoan Carlos Lopez de Ceballos-en eskultura aurkeztu zuten atzo. Lopez de Ceballos izan da fusilatuen omenezko eskultura lehiaketako irabazlea, Argi-Horma lanarekin. Aurkezpen ekitaldian Azkarraga Justizia sailburua, Marin giza Eskubide diputatua, Rekondo Alkatea eta Lopez de Ceballos bera izan ziren.
70garren urteurrena
Rekondok hartu zuen lehenengo hitza, eta Hernaniko fusilamenduak gertatu zireneko 70garren urteurrenari begira, habian jarri dituzten proiektuen berri eman zuen. Azaldu zuen ikerlan talde bat fusilaketa horiek argitzeko lanean ari dela eta horretaz gain, fusilaketa horien inguruko dokumental bat prestatzen ari direla, Aranzadi eta EITBrekin elkarlanean. Bestalde, Mari Carmen Marin diputatuaren hitzetan ´herri honek ezin du memoria galdu, ezin zaio memoria historikoa izateko eskubideari uko egin`. Azkarragak Zapaterori Ekitaldian Joseba Azkarraga Justizia sailburuak ere hitz egin zuen. Bere ustetan Jaurlaritzak, Udalak eta Diputazioak egingo dituzten ekitaldiak pauso bat gehiago dira: ´gertatutakoa gogoratu eta berriro errepika ez dadin`, esan zuen. Azkarragak Zapateroren Gobernuari frankismoa kondenatzeko eskatu zion: ´espainiar Gobernuak, 30 urte ondoren, oraindik ez du frankismoa kondenatu` azaldu zuen. Amaieran, sailburuak adierazi zuen Hernaniko ekitaldiek lagunduko dutela ´fusilatutakoei lapurtu zieten duintasuna berreskuratzen`.
‘Argi-Horma’
Lopez de Ceballosek azaldu zuenez hilerriko sarrera ondoan plazatxo bat eraikiko dute, eta bertan burnizko pieza bihurritu bat joango da, erdian hutsune bat duela. Eguzkiaren argiak fusilatuen formak irudikatuko ditu atzeko horman: ´Hala ere, fusilatuei lekuak berak egingo die eskultura`, argitu zuen eskultoreak.