San Joanetako haurren aurreskua

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 4a, 03:00

Hilaren 16an, asteartea, San Joanetako haurren aurreskuan ateratzeko entsaioak hasiko dira. Kultura batzordeak jakinarazi du aurreskuan parte hartzeko izen ematea zabalik dagoela, eta Biterira jo behar da horretarako. Haurraren izena emateko garaian, bikotearen izena ere adierazi behar da eta gehienez 50 bikote onartuko dira. Horretaz gain, jakinarazi dute beharrezkoa izango dela haurrak aurten 5 urte behintzat betetzea. Entsaioak Urumea Ikastolan (Gay Mur) izango dira, arratsaldeko 19:00etan, astearte, asteazken eta ostegunetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!