Fusilatuen omenezko lan irabazlea aurkeztuko dute gaur Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 4a, 03:00

Ekitaldian izango dira, Azkarraga Justizia sailburua eta Marin Giza Eskubideetarako diputatua. Udalarekin sinaturiko hitzarmena azalduko dute bertan.

1936an Hernanin fusilaturiko pertsonen omenezko eskultura lehiaketa Carlos Lopez de Ceballos-ek irabazi du eta gaur bere lanaren aurkezpena egingo da prentsaurrean, Udaletxeko pleno aretoan. Ceballos-ek Argi-horma izeneko eskulturarem proiektua egin du eta bertan fusilatuen irudia edo silueta azaltzen da. Bi metro zabal eta hamar metro luze izango ditu burnizko eskulturak.

Azkarraga eta Marin
Gaurko ekitaldian Azkarraga Justizia sailburuak eta Mari Carmen Marin Giza Eskubideetarako diputatuak parte hartuko dute, Joxan Rekondo Alkatea eta Ceballos eskultorearekin batera. Bertan, 36ko fusilatuen omenezko ekitaldien inguruan adostu duten hitzarmena azalduko dute. Udazken aldera, hilerri aurrean Ceballos-en eskultura jartzea espero dute eta liburu bat ere kaleratuko dute, besteak beste. Aurkezpen ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!