Urumeako amurrain arrantza lehiaketa larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 2a, 03:00

TXANTXANGORRI elkarteak antolatuta, datorren larunbatean 36garren Urumeako amurrain lehiaketa egingo da. Bertan, 14 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute eta arrantza eremua izango da Lastolako zubitik hasi eta Urumea jaiotzen den lekuraino. Gutxienez 22zm-ko arrainak onartuko dituzte epaileek eta gehienez bost amurrain harrapatu ahal izango dira. Lehiaketa 08:00etan hasiko da eta amurrainak entregatzeko azken ordua 13:00 izango da. Goizean zehar bokadilo eta freskagarriak banatuko dituzte arrantzaleen artean. Horretaz gain, 14 urtetik berakoentzat lehiaketa antolatu dute; gaztetxoek aurretik askatutako amurrainak harrapatuko dituzte. Bai lehiaketa honetan eta baita 14 urtetik gorakoenean parte hartzeko, Txantxangorri Elkarteko tabloian eman behar da izena eta Txantxangorrin goizeko 08:00etan azaldu. Antolatzaileek jakinarazi dute beharrezkoa dela Arrantza Segurua (Federazioaren Lizentzia) presentatzea eta nahi duenak elkarteko bulegoetan tramitatu dezakeela lizentzia hori, aste egunetan, 11:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00ak bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!