AGUSTINATAKO komentua 1544 urtean fundatu zuten eta 462 urte beranduago berriz bedeinkatu zuen, igandean, Donostiako Gotzaiak. Jende asko hurbildu zen komentuaren inaugurazio ekitaldira eta Agustindar mojak beren etxe berrituaren atarira azaldu ziren jendea agurtzera. Ondoren meza izan zen eta komentuko eliza txiki geratu zen ospakizun horretarako; bertan, koro Parrokialak parte hartu zuen.
Kontzertuak komentuko elizan
Maiatzak 11, 12 eta 13an hainbat kontzertu izango dira komentuko elizan, 20:00etatik aurrera. Maiatzak 11an Kantuz eta Ozenki; 12an Ansorena txistularia eta Saenz organujolea eta 13an Joxan Goikoetxea.