Hernani ´antzerkizaletzeko` asmoz talde bat sortu nahi dute eta bilera irekia izango da bihar arratsaldean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 2a, 03:00

Bileraren helburua da, antzerkiaren inguruan lan egingo lukeen talde bat sortzea, Hernani ´antzerkizaletzeko` asmoarekin

Bihar, asteazkena, bilera irekia izango da Biterin Hernaniko antzerki zaleen artean. Bileraren helburua da, antzerkiaren inguruan lan egingo lukeen talde bat sortzea, Hernani ´antzerkizaletzeko` asmoarekin; horren bueltan gauzak antolatzea izango litzateke talde sortu berriaren lana.

Lehenengo bilera irekia
Biharkoa izango da lehenengo bilera eta antolatzaileek azaldu dutenez erabat irekia da, antzerkia gustatzen zaion edonork hartu dezake parte bertan. Bilera arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta informazio gehiago nahi duenak 656 792 503 (Mikel) zenbakira deitu dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!