HaMAIKAGARREN urtea egingo du aurten Dantzari Festak eta urtero bezala hamaika dantza-talde etorriko dira gurera, Euskal Herriko txoko guztietatik. Festa datorren larunbatean hasi eta zortzi egunez luzatuko da, maiatzaren 13ra arte.
Asteburu jendetsua datorrena
Ekitaldi nagusienak eta baita jendetsuenak ere, asteburu honetan izango dira. Larunbat goizean ohiko kalejira eta erromeria izango dira eta arratsaldean dantza emanaldia, txikienen eskutik (euria egin ezkero Atsegindegin). Bertan parte hartuko dute Hernani, Donostia, Irun, Anoeta eta Errenteriako zazpi dantza taldek. Igandea izango da egun haundiena. Ikurrinaren Dantza, kalejira eta auzoz-auzoko dantza erakustaldiak eskainiko dituzte goizean honako taldeek: Ttarla (Hernani), Trebeska (Donostia), Goizaldi (Donostia), Kemen (Irun), Adurtza (Gasteiz), Arrizkugarri (Sestao), Harizti (Barañain), Etxahun (Barkoixe), Primadera (Arbona), Arrola (Baigorri). Eguerdian preso eta errefuxiatuei omenaldia egin eta ondoren bazkaria izango dute Tilosetan.
Euskal jantziak eta Gero Axular dantza taldea
Astean zehar Biteri izango da Dantzari Festaren bilgune nagusia. Euskal jantzien inguruko erakusketa eta hitzaldiek ez dute hutsik egin aurten: maiatzaren 8an eta 11an hitzaldi bana izango dira baserritarren jantzi eta janzkerari buruz eta aste osoan zehar erakusketa antolatu dute euskal jantziekin. Horretaz gain, maiatzaren 10ean, Gero Axular dantza taldearen antzerkia ikusteko aukera izango da.
Agnes Perez eta Eskola
Maiatzaren 12an Agnes Perez eta bere taldearen erromeriak dantzan jarriko ditu Plazaberrira hurbiltzen direnak. Maiatzaren 13an, larunbatarekin, Eskola dantza taldearen Jardineros emanaldia izango da kalean barrena. Dantzari Festarekin amaitzeko, Urumea Txarangako musikariak aritu dira giroa alaitzen.
Egitaraua
Maiatzaren 6a, larunbata
12:00: Kalejira eta erromeria.
17:30: Dantzari txikien emanaldia (euria egin ezkero Atsegindegin).
Maiatzaren 7a, igandea
10:00: Kalejira
11:00: Ikurriñaren Dantza eta erakustaldiak auzo eta kaleetan (euria egin ezkero Biterin).
13:30: Omenaldia preso eta errefuxiatuei.
14:30: Bazkaria Tilosetan.
Maiatzaren 8a, astelehena
17:00-20:00: Euskal jantzien erakusketa Biterin, aste osoan
15:30: Axen Egañaren hitzaldia ikasleentzat, Baserritarren jantziak
Maiatzaren 10a, asteazkena
19:00: Gero Axular dantza taldearen atzerkia Biterin (Kutxa Fundazioa).
Maiatzaren 11, osteguna
19:00: Ramon Garciaren hitzaldia Biterin, Baserritarren janzkerak
Maiatzaren 12a, ostirala
19:00: Agnes Perez eta bere taldearen erromeria Plaza Berrin (euria egin ezkero Atsegindegin)
Maiatzaren 13a, larunbata
19:00: Eskola, Donostiako dantza taldearen Jardineros emanaldia kalean barrena.
Musikariak: Urumea Txaranga.