Maiatzaren 5a arte izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2006ko maiatzaren 1a

Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikastetxeak (EPA-HHI) matrikula egitea epea zabaldik du datorren maiatzaren 5a arte. Bigarren Hezkuntza graduatua ez dutenek bertan ikasi dezakete: idazten eta irakurtzen; seme alabei eskoletako lanetan laguntzen; Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu daiteke; Erdi Mailako Moduluetarako sarrera prestatu daiteke eta ingelesa, euskara eta informatika ikasi daiteke, besteak beste. Oinarrizko titulazio izanez gero, 25 urtetik gorako unibertsitaterako sarrera froga prestatu daiteke EPAn eta baita Goi Mailako Moduluetarako Sarrera Froga ere. Atzerritarrei gaztelera ere irakasten diete. Izena emateko astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara joan behar da Antziola auzoko 62garren zenbakira. EPAko telefonoa da: 943-33 53 18.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!