HERNANIK ez zuen zorterik izan larunbatean jokatutako herri arteko txapelketako partiduan eta Donostiak 3 eta 0 irabazi zuen.
Kadeteetan 7 eta 22 izan zen emaitza. Kontuan hartzekoa da Ioritz Arrieta, jokalari titularraren, baja. Honek partidua Donostiarren alde jarri zuen.
Jubeniletan 18 eta 22 irabazi zuen Donostiak. Beñat Aizpitarte hernaniarrari 4garren tantorako eskuak gaizki jarri zitzaizkion eta hori izan zen partidua galtzeko arrazoi nagusienetarikoa.
Senior mailan, Donostiak 20 eta 22 irabazi zuen. Hernanik ez zuen galtzeko aitzakiarik izan senior mailan, ondo aritu ziren baina Donostiarrek eraman zuten garaipena.
Txapelketan jarraitzeko Hernanik lan asko egin beharko du datorren astean Altzan Donostiaren kontra jokatuko duen partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!