Gaur maiatzaren lehena, Langileen Nazioarteko Eguna, sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte beren aldarrikapenak kalera ateratzeko. Sindikatu gehienek bakoitza bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak.
Aldarrikapenak
LAB sindikatuak egungo marko politikoan kokatu ditu bere aldarrikapenak eta Euskal Herria libre eta sozialista lemapean deitu ditu mobilizazioak. Sindikatuak euskal langileei Euskal Herri berria eraikitzeko deia egin die, eredu sozial eta ekonomiko bidezko eta solidarioa irizpide hartuta. Horretarako autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du. ELA sindikatuak Langile jendearen Euskal Herria eraiki lema aukeratu du aurten maiatzaren 1erako. Sindikatuak gizarte ereduarekin lotuta aldarrikapenei garrantzia eman nahi izan die eta aberastasun banaketa justuago baten alde egingo du deitutako mobilizazioetan. Horrekin batera soldata, lanaldia, lan egonkortasuna, osasuna eta duintasunaren alde ere mobilizatuko da. CC.OOek eta UGTk batera egin dute mobilizazioetarako deia. Manifestazioaren leloa Bakearen alde. Enplegu egonkorra berdintasunean da. UGTk azaldu du ETAren su etenaren ondoren, langileen benetako arazoen alde egiteko aukera izango dela inolako presiorik gabe: egonkortasuna, lanek segurtasuna, berdintasuna, aberastasunaren banaketa, etxebizitza eskubidea, heziketa kalitatea eta osasunaren alde, alegia. CC.OOek azaldu du normalizazio politikoaren eztabaidak ezin dituela enpleguaren egoera, laneko ezbeharrak, prekarietatea edo azpikontratazioa ezkutuan utzi. Dio negoziazio kolektiborako eredu solidarioen alde egiten jarraituko dutela, sektoreko lan hitzarmena eta enpresakoa batuta, langile guztien eskubide kolektiboak bermatuta egongo direla. ESK sindikatuak mobilizazioetarako aukeratu duen lema da: Eraiki gizarte justuagoa. EILAS sindikatuak aldiz, Normalizazio politikoaren eskutik normalizazio soziala lemarekin deitu ditu mobilizazioak. CNTk Ez zaitez zapaltzen utzi leloa erabiliko du manifestazioan.
Mobilizazioak
LAB sindikatua:
Eguerdiko 12:30etan Donostiako Bulebardean.
ELA sindikatua:
Eguerdiko 12:00etan Bilboko
Kale Nagusitik aterako da.
CC.OO eta UGT sindikatuak:
-Donostian, eguerdiko 12:00etan Alderdi Ederren.
ESK sindikatua:
-Bilbon, eguerdiko 12:00etan Kale Nagusia 55 (Toledo
kafetegian).
-Iruñean, eguerdiko 12:00etan Taconeran.
EILAS sindikatua:
-Iruñean, eguerdiko 12:00etan Taconeratik.
CNT sindikatua:
-Bilbon, eguerdiko 11:30etan
Kale Nagusitik aterako da.