Ezkurrak irabazi du Insalus Masterra

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 30a, 03:00

EZKURRAK irabazi zuen atzo Insalus Masterreko finala, aurreikuspen guztiak beteta. Hala ere, azpimarratzekoa da Urrutiak ez ziola erraz jarri eta ikusle guztiak harrituta utzi zituen, gaztea izanda ere sekulako maila erakutsi zuelako. Urrutiak ez zuen etsi eta Ezkurra faborito izan arren, lan asko egin behar izan zuen garaipena lortzeko. Ezkurrari dagokionean ondo aritu zen baina ez zuen inor harritu, ohikoa duen maila eta jokoa erakutsi baitzituen maisuki. Partiduko sorpresa Urrutia izan zen, datorren hilabetean 23 urte beteko dituena, eta abuztuan izango den Casino Kursaaleko txapeldungaiaren titulua merezimenduz lortu duena.

Ezkurra             35
Urrutia              32

Tantoak: Ezkurra (14 pelotakada, 7 erresto eta 4 erremate) eta Urrutia (13 pelotakada, 5 erresto eta 4 erremate).
Markagailua: 3-0,6-3,10-5, 12-8, 14-10,15-14, 19-15, 19-18, 22-18, 23-20, 24-24, 27-24, 27-28, 29-30, 30-31, 32-32 eta 35-32.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!