Txino auzoko festak asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2006ko maiatzaren 1a

Datorren asteburuan Goizuetako Txino auzoko festak ospatuko dituzte. Ostiralean gaueko 23:00etan mus txapelketa antolatu dute Zubi Ondo ostatuan. Larunbatean, goizeko 11:00etan umeentzako jokoak izango dira; eguerdiko 12:00etan, txupinazoa eta ondoren erraldoi eta buruhaundiak; eguerdiko 12:30etan, herri kirol desafioa antolatu dute Txino auzoa eta gainerako goizuetarren artean eta segidan Amaia Irigoien harri jasotzailearen erakustaldia izango da; eguerdiko 14:30etan, bazkari herrikoia izango da (txartelak salgai Amaia kafetegian); bazkal ondoren, erromerian dantzatzeko aukera izango da Ene Bada! taldearekin; arratsaldeko 18:30etan, Iparraldeko dantzarien erakustaldia antolatu dute; gaueko 20:00etan, Zaharrak Berri Show-a izango da Xabier Silveira, Fredi Paia eta Ministroren eskutik eta goizaldeko 24:00etan DJ Bela ariko da musika jartzen txosnan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!