Joko ona egin arren Hernanik ez zituen gol aukerak aprobetxatu

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 30a, 03:00

Arduradunen hitzetan pena izan zen galtzea, Hernanik jokoa egin zuelako eta golak Pasaiak sartu zituelako.

HERNANIK ez zuen zorterik izan atzo Zubipen, Pasaiaren kontra jokatutako partidua 2 eta 0 galdu baitzuen. Taldeko arduradunen hitzetan pena izan zen partidua galtzea eta justua izan ez zela ere azaldu dute, izan ere, Hernanik egin zuen jokoa eta golak Pasaiak sartu zituen. Horrez gain, Hernanik ez zituen sortutako aukerak ondo aprobetxatu, batez ere bigarren zatian. Azpimarratzekoa izan zen baita ere atzoko partiduan Pasaiako atezainak gelditu zituen baloiak. Jokoak baino golek garrantzia gehiago dutela kontutan hartuta, Hernanik ez zuen bere egunik onena izan atzo Zubipen. Datorren astean Oreretara joango dira hernaniarrak eta azken boladako garaipenei eusten saiatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!