Mutrikun gaizki eta Zumaian ondo Hernaniko trainerila

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 2a, 03:00

Larunbatean Gipuzkoako trainerila ligako lehen estropada izan zen. Hernaniarrek ezin izan zuten nahi bezalako maila erakutsi eta 22garren postuan geratu ziren, 27 talderen artean. Traineruko arduradunen hitzetan ez zen estropada ona izan; kalte egin zien estropada itsaso barrenean egin izana, Hernaniko taldea ez baitago itsasoan arraun egitera ohituta. Patroiak lanak izan zituen trainerua zuzentzen eta kale txarra tokatu izanak ez zien batere lagundu. Dena den, igandean beste estropada batean parte hartu zuten, Zumaian, kostaldeko herri hartan festetan baitaude. Estropada kai barruan izan zen eta seigarren egin zuten zortzi talderen artean. Arraunlariak gustora zeuden egindako lanarekin. Castro izan zen irabazle eta Hernani 40 segundura sartu zen, atzean Hondarribi eta Zumaia utzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!