Txistulari jaialdiak gaur izango du jarraipena

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 30a, 03:00

Hernaniko II Txistulari Jaialdia hasi zen atzo, txistulari gazteen txapelketarekin. Jaialdiak gaur izango du jarraipena, txistu doinuak kalera aterata. Goizeko 10:00etan dianak herriko kaskoa eta inguruko auzoak girotuko ditu. Eguerdiko 12:30etan udaletxeko arkupeetan kontzertua izango da. Eguerdian indarrak hartzeko bildutako txistulariak bazkaltzera joango dira Santa Barbara elkartera. Txistulari jaialdiarekin bukatzeko arratsaldeko 18:30etan kalejira antolatu dute herriko kale eta plazetan barrena. Gaur herrian bilduko dira Azkoitia, Durangaldea, Pasaia eta Hernaniko txistulariak, atzoko txapelketan irabazi zuten txistulariekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!