‘Txanpu’, denda berria elkano kalean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 30a, 03:00

Txanpu denda berria ireki berri dute elkano kalean, 11 zenbakian. Bertan ile apaindegiko artikuluak dituzte salgai. Marka famatuak eta desberdinak topatuko daitezke bertan eta dituzten artikuluak dira: tinteak, txanpuak, akondizionadoreak eta abar luze bat. Estetikako produktuak ere saltzen dituzte: depilatzeko produktuak eta kremak, besteak beste. Bestalde, ile apaindegirako aparatuak ere bertan aurkitu daitezke: makinilak, plantxak, sekadoreak... Denda berri honetan Lurdes eta Belen izango dira dendariak, lehenago Zimak ile apaindegian lana egindakoak. Astelehenetik ostiralera , goiz eta arratsalde izango da zabalik. Mota guztietako bezeroak izan dituzte gogoan denda irekitzerakoan: bai profesionalak eta baita gainerakoak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!