Hotelaren ordez etxeak egiteko proiektua plenora maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 30a, 03:00

Agustinak-Zinkoenea gune berria maiatzean inauguratuko da, baina, oraindik denbora dezente joango da proiektuaren zati garrantzitsu bat bukatzerako. Jatorrizko proiektuan hotela egitea erabaki bazen ere, erostun faltak proiektu aldaketa ekarri zuen. Espazio horretan 16 etxebizitza egiteko proiektua maiatzean joango da Plenora. Ezeren gorabeherarik ezean, Plenoak hasierako onarpena emango dio eta Diputaziaren baiezkoa beharko du gero. Joxan Rekondok Kronikari adierazi dio hilabete gutxitan tramitazio guztia egina egotea espero duela.

Udaltzaingoa, Agustinatan
Udaltzaingoak egoitza nagusia Agustinatan izango du. Hasiera batean, San Joanak ingururako espero zen Udaletxetik Agustinatara jeistea, baina, aldaketa atzeratu egingo da, tramitazio gorabeherak medio. Udalak Agustinatan dituen beste lokaletan berriz, zenbait zerbitzu joango dira, baina, oraindik erabakitzeko dago zeintzuk. Nolanahi ere, datorren urtetik aurrerako kontuak izango dira, aurtengo aurrekontuetan ez baita aldaketa horiek egiteko partidarik gorde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!