Bildu Hernanik prentsa ohar batean ´herritarren parte hartzea bermatzeko egungo udal gobernuak duen borondate falta` salatu nahi izan du. Plataformak dio iaz onartu zen Arau Subsidiarioen dokumentuak erabateko aldaketak izan dituela: ´dokumentuaren %40a ia ia berria da`. Plataformaren iritziz Udalak aldaketa hauen inguruan jarri duen hilabeteko alegazio epea gutxiegi da. Izan ere, uste du arau hauek Hernani aldatuko dutela goitik behera: ´auzo berriak asmatzen dira, beste batzuetan neurriz kanpoko hazkundea planteatzen da eta ingurugiroa asko kaltetzen duten egitasmoak proposatzen dira`.
Hiru eskari
Bildu Hernanik hiru eskari egin nahi dizkio Udalari: -Arauen jendaurreko erakusketa gutxienez hiru hilabetekoa izatea. -Hitzaldiak, eztabaidak, mahainguruak antolatzea herri mailan eta auzoetan. Batez ere aldaketa sakonak jasango dituzten auzoetan: Karabel, Portu, Santa Barbara, Antziola, Osiñaga, Galarreta, Florida ... -Herriko eragileekin harremanetan jartzea irizpide urbanistiko eta ekologikoak eztabaidatu eta adosteko.