KULTURA batzordea izan zen ostiralean. Bertan hitz egin zen, batetik, Santiago Bideko herri barruko trazatuan seinaleak jartzeari buruz. Santiago Bideko Hernaniko trazatuan Eusko Jaurlaritzak dagoeneko jarri ditu seinale batzuk, baina, nekazal inguruari dagokion ibilbidean. Hernaniko Udalak hirigunean jarriko ditu seinaleak. Bi dira Udalak seinalizatuko dituen ibilbideak: bata, Floridatik hasi eta Santa Kruzeko Santutxoraino (Humilladeroa) doan bidea, Kale Nagusian barrena. Beste bidea da Elkanotik, Txantxillan barrena, Santa Barbarara dijoana. Hau datorren asteko Gobernu Batzarrean onartu beharko da orain.
Elkarteei dirulaguntzak
Elkarteei emango zaizkien diru laguntzetaz ere hitz egin zuten batzordean. Hainbat talderekin dirulaguntza hitzarmena sinatzeaz hitz egin zen. Taldeak dira: Berriak, Urretxa mikologia elkartea, Kriskitiña dantza taldea, Gure Etxola, Elkano kaleko Emakume Zentroa eta Kantuz Abesbatza. Hitzarmena Gobernu Batzarrean onartu beharko da. Bestetik, gogorarazi dute, kultur ekintzetarako diru laguntza puntualak eskatu behar dituzten taldeei, epea maiatzaren 2an bukatzen zaiela.