Hernaniko senior taldeak liga bukatu zuen, eta orain burubelarri dabil Euskadiko Kopa jokatzen. Txapelketa polita jokatu dute hernaniarrek eta final erdira iritsi dira. Gaur dute final erdietako lehenengo partidua, arratsaldeko 17:00etan hasita, Irunen kontra, Plaiaundiko zelaian. Taldeko arduradunek azaldu dutenez jendez juxtu xamar dabiltza eta ez da partidu erraza izango. Bestalde, gaur goizean Hernaniko kadete eta infantilek partidu bana jokatuko dute Getxon, goizeko 11:00etan hasita. Kadeteek Euskadiko Ligako azkeneko partidua dute eta bosgarren dijoaz. Infantilek 12:00etan jokatuko dute eta lagun arteko partidua izango da .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!