Burugain txapeldun izan liteke Zerainen, lehendakari sariko azken tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 29a, 03:00

Bihar da Lehendakari sariko laugarren eta azken tiraldia eta Miguel Burugain hernaniarra txapeldun izan liteke. Hala ere, ez du erraza izango, berak adina brila botata beste hiru lagun baititu atzetik. Joan den astean Ereñotzun egindako tiraldian Ategorrietako Pedro Lazkano izan zen irabazle 47 brila botata eta bigarren Burugain izan zen, 46 brilarekin. Klasifikazio nagusian hurrengo hernaniarra Antonio Miner da, seigarren postuan, bost brilatara. Gainerako tiraldiak Mutiloa eta Seguran izan dira eta Lehendakari saria amaitzearekin batera Gipuzkoako Kopa hasiko da, maiatzaren 5ean, Altzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!