Mus txapelketa azkarra gaur Kontzejuan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 29a, 03:00

Aranoko Kontzeju tabernan mus txapelketa azkarra antolatu dute gaurko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Izena emateko, ordua baino lehenago azaldu eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Lehenengo saria arkumea eta txanpaina; bigarrena txuletak eta ardoa, hirugarrena konejua eta ardoa eta laugarrena txanpaina. Puntual azaltzea eskatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!