Txistulari Gazteen II Txapelketarekin hasiko da gaur Hernaniko II Txistulari Jaialdia. Goizeko 11:30etan 12 urte arteko kategoria eta 13-16 urte arteko kategoria ariko dira. Arratsaldeko 17:00etan, taldekako txapelketari ekingo diote. Emanaldiak Sandiusterrin izango dira. Bihar Hernaniko II Txistulari taldeen alardea izango da eta goiz eta arratsalde herri ezberdinetako txistulariekin emanaldiak izango dira kalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!