Liburu azoka Udal liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 29a, 03:00

Maiatzaren 19ra arte Saski-naski liburutegiko azoka antolatu dute Udal liburutegian. Liburuaren eguna izan zen joan den apirilaren 23an eta horren haritik antolatu dute azoka hau. Bertan daude aspaldian argitaratutako aleak eta liburu errepikatuak ere aurkitu daitezke. Liburuak hartu eta eraman ahal izateko honako baldintzak bete behar dira: batetik liburutegiko bazkide txartela izatea, eta bestetik, atera aurretik mailegu mahaitik pasatzea lapurretaren aurkako sistema deskonektatzeko. Denetarik aurki daiteke azoka honetan: literatura, bidaia liburuak eta filosofiari buruzkoak, esaterako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!