Lehenengo Insalus Masterra iritsi da finalera eta ustekabeko finala izango du gainera. Lehen postuan Koteto Ezkurra haundia sailkatu da, pronostiko guztiak beteaz, baina, beste finalista, Urrutia, ez zen kiniela askotan azalduko. Erremontista gaztea lesionatutako Lizasoren ordez ari da masterra jokatzen eta ez daramaki nolanahiko txapelketa, Eizagirre eta Zeberiori irabazi baitie buruz buru. Gaur txapelketa borobiltzeko aukera du, nahiz eta txapela urruti gelditu, Ezkurrak 11 tantoko aldea baitaramaki (txapelketa guztiko tanteoak erabakitzen du Masterreko txapelduna). Urrutiak berak gozatzera atera nahi duela nabarmendu du ´nerbioak etxean utzita` eta horixe izan liteke bere aldeko puntu bat: zer galdurik eza.
Beste hiru partidu
Jaialdia beste hiru partiduk osatuko dute: Sarasua-Urko/Matxin III-San Miguel, Altuna I-Aizpuru/Bitoria-Etxabe eta Iñigo-Badiola/ Juaristi-Auzmendi.